Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

Aldez aurreko betekizunak

99/2011 EDak araututako doktoretza-tesien gordailua egin baino lehen bete beharreko baldintzak:

Araudiak doktoregaiari eskatzen dizkion jarduerez gainera (Jardueren Dokumentua, Ikerketa Plana, Ikerketa Planaren Urteko Txostena), honako baldintza hauek ere bete behar ditu tesiaren gordailua egiteko eskaera aurkeztu baino lehen: 

1. Doktoregaiak gutxienez argitalpen bat idatzi behar du bere ikergaiari buruz, diziplinaren berezko hizkerarekin eta nazioarteko irakurleei zuzendua.

2. Doktoregaiak gutxienez bi mintegi aurkeztu behar ditu bere doktoretza-tesiari buruz, Nafarroako Unibertsitate Publikoan edo NUPek parte hartzen duen fororen batean.

3. Doktoregaiak aktiboki parte hartu behar du (ahozko aurkezpena eginez edo poster bat azalduz) nazioarteko biltzar batean gutxienez.

4. Doktoregaiak irakaskuntzako jardueretan lagundu behar du. (lanaldi osoz matrikulatuak daudenentzat bakarrik)

Argibide gehiago nahi izanez gero, kontsultatu araudia