Doktoregaiek administrazioko eraikineko Graduondoko Bulegoan egin behar dute lehenbiziko matrikula, honako epe hauetako batean:
- Urriaren bukaeran, matrikula-epea bukatu arte onartuak izan direnek.
- Otsailaren bukaeran, azarotik matrikula-epea bukatu arte onartuak izan direnek.
(epe zehatzak zein diren jakiteko, egin klik Egutegi akademikoan)
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
Ikasketak atzerrian egin dituzten ikasleek gaztelaniara itzulia eta behar bezala legezkotua aurkeztu behar dute dokumentazioa.
Lehenbiziko matrikulan, espedientea zabaltzeko prezio publikoak eta kudeaketa zein tutoretza akademikokoak sartzen dira. Matrikula otsailean eginez gero, tutoretza akademikoari dagozkion prezioen erdia ordainduko da. Kasua bada, ikasturtean esleitzen zaizkion trebakuntza-osagarrien matrikula ere egin beharko du.
Matrikularen indarraldia dagokion ikasturtea izanen da.
Lehenbiziko matrikula egiten den egunean hasiko da kontatzen doktoretza-tesia egiteko gehieneko epea.
Baldin eta doktoretza-programa batean onartutako ikasleren batek matrikula egiteko baldintza gisa beka bat eslei dakiola jartzen badu, beka esleituz gero, behin betiko esleipenaren argitalpenean zehaztutako epean egiaztatu beharko du matrikula egin duela.
Lehen matrikula formalizatzeko unean aurkeztu behar den dokumentua da tesia egiteko konpromisoa.
99/2011 Errege Dekretuaren 11. artikuluko 8. apartatuan dago zehaztuta eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko doktoretzako arautegiaren 9. artikuluan garatuta.
“9. artikulua. Lehenbiziko matrikula.
1.- Behin onartu eta gero, doktoregaiak matrikula eginen du Nafarroako Doktoretza Eskolak ezarritako epean.
2.- Nolanahi ere, lehen matrikularen eguna erabiliko da erreferentzia modura doktoretza tesia egiteko epea zenbatzeko, 99/2011 EDan ezartzen dena.
3.- Doktoregaiak doktoretzako tesi konpromisoa aurkeztu behar dio bere matrikularekin batera Unibertsitateko Doktoretza Eskolari. Tesi konpromisoa 99/2011 Errege Dekretuaren 11.8 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz izenpetua egonen da, eta , gutxienez ere, alderdi hauek jaso beharko ditu:
Tesia egiteko konpromisoa aldatu egiten ahal da betiere hala eskatzen duten zirkunstantziak gertatzen badira tesiaren zuzendaritza aldatzeari, hasieran onetsitako ikerketa plana aldatzeari, tesia amaitzeko epeei dagokienez...
Doktoregaiak ikerketa-plan bat prestatu behar du tutorearekin adostutako gaiari buruz, eta Nafarroako Doktoretza Eskolan aurkeztu (EDONA) lehenbiziko matrikula egin eta 6 hilabeteko epean. Ikerketa-plana doktoregaiak, tesi zuzendariak eta tutoreak sinatu behar dute, eta, tesiak zuzendari edo zuzendarikide gehiago baditu, haiek ere sinatu behar dute. Sinadurak originalak behar dira izan, eta edukiak ezarritako ereduaren araberakoak.
Nola aurkeztu behar den ikerketa-plana
Programako Batzorde Akademikoak ebatziko du hilabeteko epean ikerketa-planari baiezkoa eman edo ez, eta EDONAko Batzorde Iraunkorrak berretsi behar du ebatzitakoa. Ebazpenak baiezkoa ematen badio, tesi zuzendaria esleituko zaio. Tutorea bera izaten ahal da, baita zuzendarikideren bat ere.
Ebazpenak ezezkoa ematen badio, aldiz, Batzorde Akademikoak zilegi izanen du, egoki baderitzo, beste epe bat ematea ikerketa-plana aldatzeko edo haren akatsak zuzentzeko.
Ikasturte bakoitzaren hasieran, Graduondoko Bulegoak doktoregaiaren tutoretza akademikoaren matrikula eginen du ofizioz, eta postaz (posta arruntez edo elektronikoz) bidaliko dio doktoregaiari prezio publikoak ordain ditzan.
Tesia defendatzen duen arte, ikasturte guztietan matrikulatu beharko du tutoretza doktoregaiak (kudeaketa administratiboari eta akademikoari zein prestakuntza-osagarriei dagozkien prezio publikoak, baten bat gainditu gabe baldin badauka).