Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

Doktoretza Matematikan eta Estatistikan

Doktoretza Matematikan eta Estatistikan

Aurkezpena


Maila akademikoa: Doktorea
Doktorea 99/2011 ED
Izen laburra: Matematika eta Estatistika
Izen espezifikoa: Doktoretza Programa Matematikan eta Estatistikan La Lagunako Unibertsitatean, Oviedoko Unibertsitatean, Zaragozako Unibertsitatean, Euskal Herriko Unibertsitatean eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Elkarren arteko titulua: Bai
ISCED 1 kodea: Matematika eta Estatistika
ISCED 2 kodea: Ez da ezein adierazten
La Lagunako Unibertsitatea  Kodea: 38008444
Oviedoko Unibertsitatea Kodea: 33023078
Euskal Herriko Unibertsitatea 48012838
Nafarroako Unibertsitate Publikoa 31009315
Agentzia ebaluatzailea: Kalitatea Ebaluatzeko eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionala
Ikasketa memoriaren identifikatzailea: 205602071 

Matematikako eta Estatistikako Doktoretza Programak zenbait jakintza arlo bateratuko ditu helburu hauekin:

  1. Prestakuntza aurreratua ematea ikerketan Matematikak dituen adarretan.
  2. Jakintzagaiei buruzko jakintza metatzeko lagungarri izanen diren ikerketa originalak egiteko ekimenen alde egitea.
  3. Ikerketan diziplinartekotasuna sustatzea, matematikaren edo zientziaren beste adar batzuen alorretan ikertzen duten doktoregaien erlazioa erraztuz.

Batzorde akademikoa


María Dolores Ugarte Martínez (Koordinatzailea)

José Luis López García

Esteban Indurain Eraso  (Programaren Kalitatearen arduraduna)

 

  • Doktoretza-programaren alderdi akademikoei buruzko informazioa lortzeko, jarri harremanetan NUPeko koordinatzailearekin:  María Dolores Ugarte Martínez  (UPNA)
     
  • Matematikako eta Estatistikako Doktoretza Programa Unibertsitateartekoaren prozesu administratiboei buruzko informazioa lortzeko, jarri harremanetan unibertsitate parte-hartzaileetako bateko doktoretza-eskolarekin.

 

Onarpena


Sarbidea eta onarpena

Sarbidea ematen duten titulazio nagusiak

Arrazoibide abstrakturako gaitasuna eta problemak ebazteko interesa duten eta matematikaren zale diren ikasleak hartzeko dago diseinatua doktoretza programa hau. Ezinbestekoa da prestakuntza sendoa matematikan eta B1 maila ingelesez, zeina diploma baten bidez edo Programaren Batzorde Akademikoarekin elkarrizketa bat eginez egiaztatuko baita. Alde horretatik sartzeko profil gomendatua da Matematikan edo Estatistikan lizentziatura edo gradua eta jarraian dauden unibertsitatearteko master bat egin duen ikaslearena:

  • Unibertsitatearteko Masterra Matematikako Ikerketarako Sarreran
  • Unibertsitatearteko Masterra Modelizazio Matematikoan, Estatistikan eta Konputazioan
  • Unibertsitatearteko Masterra Modelizazio eta Ikerketa Matematikoan, Estatistikan eta Konputazioan

Matematika arloetan edo erlazioa dutenetan Zaragozako, Oviedoko eta Lleidako unibertsitateetan eta NUPen edo beste batean unibertsitateen arteko beste master bat egin duten ikasleak ere badute aukera doktoretza programan onartuak izateko. Programara sarbidea izateko aukera ematen duten graduko beste titulazio batzuk dira:

  • Fisikako edo informatikako lizentziaturak edo graduak eta ingeniaritzak. Sartzeko profil gomendatua ez duten ikasleak onartzeko zilegi da prestakuntza osagarriak eskatzea, kasu bakoitzaren arabera. 12 eta 30 arte kreditu eskatuko dira aurretik aipatzen diren eta une bakoitzean eskaintzen diren unibertsitatearteko masterretan eginak. Batzorde Akademikoak proposatuko ditu master horiek kontuan hartuz zein diren izangaiak aurkezteko bere gutunean adierazi dituen interesak ikerkuntzarako.

Matematika gradua ez duten ikasleen kasuan, bere masterra ez bada bat etortzen profil gomendatuan daudenekin, Doktoretza Programaren Batzorde Akademikoak zilegi izanen du prestakuntza osagai horiek finkatzea. Prestakuntza osagarri horiek ez dira inoiz 15 kreditu baino gehiagokoak izanen eta modelizazio matematikoaren masterretako irakasgaietako batekoak edo batzuetakoak izanen dira edo matematikan ikertzen hastekoak (edo master berriko antzeko irakasgaietakoak, master hori ematen hasten denean). Ikaslearen tutoreari entzun ondoren, Doktoretzako Batzorde Akademikoak erabakiko du zein diren egin beharreko irakasgaiak. Irakasgaien edukia http://matg5.unizar.es/ webgunean dago ikusgai.

Lanbiderako orientazioa duten masterretatik heldu diren ikasleak badira eta ikerketako krediturik ez badute egin, zilegi da prestakuntzarako osagarrien arten egotea master bukaerako lana.

Ezgaitasunen bat duten ikasleak

Programan parte hartzen duten unibertsitateek beren teknologia egokitzeko ahalegin handia egin dute hasieratik ezgaitasunen bat dutenei sarbidea emateko Unibertsitatera. Era berean hezkuntzarako edukiak eta baliabideak erabiltzaile posible guztien eskura jartzeko PDF formatuan ematen da irakasgaien dokumentazioa eta horri esker irakurketa automatikoa egiten da TTS bihurketarako tresnen bidez (Text-to-Speech, testua-ahotsa bihurgailuak). Zaragozako Unibertsitateak badu, halaber, Ezgaitasunen bat dutenei arreta emateko unibertsitate bulego bat. (Web: http://ouad.unizar.es/).

Minusbaliotasun gradua % 33koa edo handiagoa duten ikasleei sistema publikoko gainerako unibertsitateetan bezala salbuespen eta deskontu berak aplikatzen zaizkie.

 

Prestakuntzarako jarduerak


Prestakuntzarako jarduerak

Enbor komunean eskatzen zaizkien betebeharretatik harago, doktoretzako ikasleek 100 prestakuntza tematikoko ordu egin beharko dituzte eta zeharkako prestakuntzako 30 ordu.

Prestakuntza tematikoa (PT)

Tesiaren arloan sakontzeko da. Doktoretza tesia egiteko interesgarriak diren jarduera batzuk (mintegiak, kongresuak...) proposatuko dizkiete doktoregaiek beren zuzendariei. 

Zeharkako prestakuntza (ZP)

Tesiaren alorretik harago doazen eta testuinguru zabalago batean aplikatzen diren zeharkako gaitasunak eta trebetasunak hartzeko da.

Tipologia eta ordu kontaketa

Prestakuntzako jarduerak egiten badira, tipologia jakin bateko edo batzuetako orduak aitortuko dira horregatik. Aitorpen hori prestakuntzarako jarduerei buruzko “Bateratze dokumentua” dauka erreferentziatzat eta hemen dago kontsultatzeko:

Bateratze dokumentua

Jardueren eskaintza

Hona hemen eskura dauden prestakuntzarako jardueren eskaintza:

Zeharkako Prestakuntzarako Jardueren Eskaintza NADOE

Ikerketa Institutuen Prestakuntzarako Jardueren Eskaintza

Horrez gain, NUPeko Liburutegi Zerbitzuak beste prestakuntza jarduera batzuk eskaintzen ditu. “Bibliopartikulak” izena dute eta bibliografia eta erreferentziak bilatzeko oinarri sendo bat ezartzea da asmoa.

Bibliopartikulak eskaintza

NADOEk eginen du eskaintza horren zabalkundea, bai eta sortuko diren beste jarduera interesgarri batzuen zabalkundea ere, jarduera horien egunak zehazten joan ahala.

Prestakuntzarako jarduera guztiak, tematikoak eta zeharkakoak, hemen argitaratuko dira:

Ohar taula

NADOEren agenda

 

Irakasleak, ikerketa lerroak eta proiektuak


Ikerketa lerroak eta taldeak

Doktoretzako ikasleentzako laguntza eta jarraipena


Laguntza eta jarraipena

NUPek laguntza ematen die ikasleei zerbitzu jakin batzuen bidez. Horien artean, hauek nabarmentzen dira:

Programaren emaitzak


Defendatu diren tesiak

Doktoretza tesi horiek guztiak NUPen erakunde biltegian daude erabilgarri.

Doktoretza programaren kalitatea eta sinestamenduak


Doktoretza Programaren memoria


 

Erregistroa eta argitalpen ofizialak


Egiaztapena, Jarraipena eta Akreditazioa

Ondorioak noiztik Ebaluazioa Txostena
 2014 /02/26 Egiaztapena Egiaztatzeko txostena
     

Kalitatea bermatzeko sistema

Esteka honen bidez ikusten den edukian dago deskribatua doktoretza programa honen Kalitatea Bermatzeko Barneko Sistema (KBBS).

Esteka honen bidez daude ikusgai sistema honen funtzionamenduari buruzko datuak, ebaluazio txostenak eta hobetzeko planak.

Erabilgarri dauden doktoretza programaren adierazleak (SIIU)

Programaren adierazleak

Unibertsitatearen oinarrizko datuak

Doktoretza programetako KBBS arduradunak

NADOEren Zuzendaritza Batzordea da Nafarroako Unibertsitate Publikoan doktoretza programen kalitateaz arduratzen den egitura.