Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

Doktoretza Ingurumen Agrobiologian

Doktoretza Ingurumen Agrobiologian

Aurkezpena


Maila akademikoa: Doktorea
Doktorea 99/2011ED
Izen laburra: Ingurumen Agrobiologia
Izen espezifikoa: 5600937 Ingurumen Agrobiologiako Doktoretza Programa Euskal Herriko Unibertsitatean eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Elkarren arteko titulua: Bai
ISCED 1 kodea: Biologia eta Biokimika
ISCED 2 kodea: Ingurumenaren Zientziak
Euskal Herriko Unibertsitatea 48012838
Nafarroako Unibertsitate Publikoa 31009315
Agentzia ebaluatzailea: Kalitatea Ebaluatzeko eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionala
Ikasketa memoriaren identifikatzailea: 5600937 

 

Doktoretza honi Kalitate Aipamena eman dio Hezkuntza Ministerioak UNIBERTSITATEARTEKOA da, hau da, Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren artekoa eta zuzenean sartzen dira Unibertsitate Masterra Ingurumen Agrobiologian egin dutenek.

Onarpena


Onartua izateko irizpideak

Oro har, doktoretza ikasketetara sartzeko, unibertsitateko ikasketak antolatzeko 99/2011 E.D.an xedatua aplikatuko da, eta Doktoretza Ikasketak Prestatzeko eta Onesteko Prozedurari buruzko Araudian eta Doktoretza Kudeatzeko Araudian xedatua ere bai. Gobernu Kontseiluak onetsi zituen bi araudi horiek.

Programan sartzeko betebeharrak eta onartua izateko irizpide gehigarriak

B2 ingeles maila Ziurtagiri hori ez duen ikasleak doktoretza tesia aurkeztu baino lehenago egiaztatu beharko du baduela. Doktoretza programaren unibertsitateen arteko batzorde akademikoak ebaluatuko du izangaiaren prestakuntza eta egiaztatuko du baduela programak eskatzen duen profila.

1. Masterrak eman dion prestakuntzaren egokitzapena. 40 puntu

2. Graduko (edo lizentziaturako) eta masterreko ikasketen espediente akademikoak. 25 puntu

  • Graduko espediente akademikoa balioetsiko da (15 puntu gehienez) eta Masterrarena (10 puntu gehienez).

3. Prestakuntza gehigarria Agrobioteknologiaren esparruan: 10 puntu.

  • Biologia, Biokimika eta Agronomiaren esparruetan ikastaroak egin izana balioetsiko da, unibertsitateetan edo ikerketa zentroetan egin badira. Aurretiko esperientzia ere balioetsiko da, enpresetan praktikak egin izana, lankidetzan aritu izana unibertsitateko ikerketa laborategietan etab.

4. Tekniken erabilera gehigarria Agrobioteknologiaren esparruan: 10 puntu.

  •  Biokimika, Fisiologiaren, Ekologiaren edo Agronomiaren alorreko teknika instrumentalen ezagutza eta erabilera balioetsiko da.

5. Argitalpen eta komunikazio zientifikoak: 10 puntu.

  • Landare Fisiologiaren, Ekologiaren edo Agronomiaren esparruko aldizkari indexatuetan egin diren argitalpenak balioetsiko dira.

6. Beste merezimendu batzuk. 5 puntu. Eskatzen denaz harago hizkuntzak ezagutzea balioetsiko da, estatistikako aplikazioak erabiltzen jakitea etab.

 

 

 

 

 

 

 



 

Prestakuntzarako jarduerak


Prestakuntzarako jarduerak

Enbor komunean eskatzen zaizkien betebeharretatik harago, doktoretzako ikasleek 100 prestakuntza tematikoko ordu egin beharko dituzte eta zeharkako prestakuntzako 30 ordu.

Prestakuntza tematikoa (PT)

Tesiaren arloan sakontzeko da. Doktoretza tesia egiteko interesgarriak diren jarduera batzuk (mintegiak, kongresuak...) proposatuko dizkiete doktoregaiek beren zuzendariei. 

Zeharkako prestakuntza (ZP)

Tesiaren alorretik harago doazen eta testuinguru zabalago batean aplikatzen diren zeharkako gaitasunak eta trebetasunak hartzeko da.

Tipologia eta ordu kontaketa

Prestakuntzako jarduerak egiten badira, tipologia jakin bateko edo batzuetako orduak aitortuko dira horregatik. Aitorpen hori prestakuntzarako jarduerei buruzko “Bateratze dokumentua” dauka erreferentziatzat eta hemen dago kontsultatzeko:

Bateratze dokumentua

Jardueren eskaintza

Hona hemen eskura dauden prestakuntzarako jardueren eskaintza:

Zeharkako Prestakuntzarako Jardueren Eskaintza NADOE

Ikerketa Institutuen Prestakuntzarako Jardueren Eskaintza

Horrez gain, NUPeko Liburutegi Zerbitzuak beste prestakuntza jarduera batzuk eskaintzen ditu. “Bibliopartikulak” izena dute eta bibliografia eta erreferentziak bilatzeko oinarri sendo bat ezartzea da asmoa.

Bibliopartikulak eskaintza

NADOEk eginen du eskaintza horren zabalkundea, bai eta sortuko diren beste jarduera interesgarri batzuen zabalkundea ere, jarduera horien egunak zehazten joan ahala.

Prestakuntzarako jarduera guztiak, tematikoak eta zeharkakoak, hemen argitaratuko dira:

Ohar taula

NADOEren agenda

 

 

Irakasleak, ikerketa lerroak eta proiektuak


Ikerketa lerroak eta taldeak

Doktoretzako ikasleentzako laguntza eta jarraipena


Laguntza eta jarraipena

NUPek laguntza ematen die ikasleei zerbitzu jakin batzuen bidez. Horien artean, hauek nabarmentzen dira:

Programaren emaitzak


Defendatu diren tesiak

Doktoretza tesi horiek guztiak NUPen erakunde biltegian daude erabilgarri.

Tesien ondoriozko ekarpen zientifikoak

2017/2018

Ikus ezazu esteka honetan:

 

Doktoretza programaren kalitatea eta sinestamenduak


Doktoretza Programaren memoria


 

Erregistroa eta argitalpen ofizialak


Egiaztapena, Jarraipena eta Akreditazioa

Ondorioak noiztik Ebaluazioa Txostena
 2014 /02/26 Egiaztapena Egiaztatzeko txostena
     

Kalitatea bermatzeko sistema

Esteka honen bidez ikusten den edukian dago deskribatua doktoretza programa honen Kalitatea Bermatzeko Barneko Sistema (KBBS).

Esteka honen bidez daude ikusgai sistema honen funtzionamenduari buruzko datuak, ebaluazio txostenak eta hobetzeko planak.

Erabilgarri dauden doktoretza programaren adierazleak (SIIU)

Programaren adierazleak

Unibertsitatearen oinarrizko datuak

Doktoretza programetako KBBS arduradunak

NADOEren Zuzendaritza Batzordea da Nafarroako Unibertsitate Publikoan doktoretza programen kalitateaz arduratzen den egitura.