Hasiera > Demokrazia eskola > Hitzaldiak
Gonzalo Fanjul
Gonzalo Fanjul ikertzailea da eta pobreziaren aurkako aktibista. Gaur egun, Bartzelonako Osasun Globaleko Institutuko Politiken Analisiaren Arloko zuzendaria da, eta PorCausa Fundazioaren sustatzailea –fundazioak migrazioei buruzko informazioa eta narratibak kontatzen ditu–. Londresko Think Tank ODI erakundeko migrazioetarako ikertzaile elkartua da.
2018an, Ashoka Ekintzaile Sozialen Sareko fellow izendatu zuten.
Kolaboratzaile aritzen da idatzizko eta ikus-entzunezko zenbait komunikabidetan, eta El Paíseko 3.500 Millones blogaren egilea eta editorekidea da –FAOren 2012ko Saria jaso zuen blogak–.
Hamar urtez Oxfam Intermoneko Ikerketa Zerbitzuko zuzendaria izan ondoren, urtebetez aritu zen Harvardeko Unibertsitateko Kennedy School of Governmenten, non Lant Pritchettekin kolaboratu baitzuen migrazioei eta garapenari buruzko ikerketetan. Herrialde aberatsetan pobrezian dauden haurrei buruz Innocenti-UNICEFek argitaratutako Report Card 12 txostenaren egile nagusia da, eta Center for Global Development zentroko Migrazio Programako kolaboratzailea ere bai. 2016an, Leonardo Sarean sartu zen, BBVA Fundazioak sustatutako ikerketa-bikaintasuneko sarean.