Hasiera > Demokrazia eskola > Hitzaldiak
María Isabel Menéndez
Ikus-entzunezko Komunikazioko eta Publizitateko katedraduna da Burgoseko Unibertsitatean; Filosofiako doktorea da, Publizitatearen arloko Estrategiako eta Sormeneko masterduna eta Kazetaritzako lizentziaduna. Haren ikerketa-ibilbidearen muina kultur industrien analisi feminista da. Generoaren irudikapena interesatzen zaio, bereziki zineman eta telebistan, baina baita publizitatean, sare sozialetan, musikan, argazkilaritzan edo kazetaritzan ere, besteak beste.
Bere ibilbidean zehar, 200 lan baino gehiago argitaratu ditu: artikuluak, erreseinak, liburuak eta liburuen kapituluak. Haren azken lana ¿Puede la publicidad ser feminista? Teoría y práctica de la femvertising izan da, 2023an argitaratua Editorial UOC argitaletxearekin. Gaur egun, Burgoseko Unibertsitateko Berdintasun Unitateko zuzendaria eta RUIGEUko koordinatzailea da (Genero Berdintasunerako Unitateen Sarea Unibertsitate Bikaintasunerako).