Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Hitzaldiak

David Jiménez. “Prentsa-askatasuna benetako demokrazietan"

  • Eguna: urriak 17. Ordua: 19:00etan.
  • Lekua:  Nicolás García de los Salmones aretoa (1. solairua) - NIBGMET - Olibondoak eraikina
  • Doako jarduera.

 

David Jiménez

David Jiménez gerrako erreportaria, korrespontsala eta El Mundo egunkariko zuzendaria izan da. 30 herrialdetan baino gehiagotan aritu da bertako gatazken berri ematen berriemaile berezi gisa, Afganistan, Ipar Korea eta Birmania barne. Hamar bat hizkuntzatara itzuli dituzte haren liburuak, haien artean El director bestsellerra, hots, El Mundo egunkariko zuzendaria izan zen urteko memoriak.

Orobat Hijos del monzón argitaratu du, zeinak Espainiako bidaia-literaturako libururik onenaren saria lortu baitzuen; El botones de Kabul, Afganistaneko gatazkaren berri emateko egin zuen egonaldian oinarritutako nobela; El lugar más feliz del mundo edo Los diarios del opio. Haren azken liburua Días salvajes nobela da.

Nieman fellow Harvardeko Unibertsitatean eta kazetarien maisu, David Jiménez The New York Times egunkariko zutabegilea izan da. Haren erreportaje eta kronikak The Guardian, Toronto Star, The Sunday Times eta Corriere della Sera egunkarietan ere argitaratu dira. CNN eta BBC telebista-kateetan kolaboratu du. 

David Jimenezi buruzko informazio gehiago

 


Demokrazia eskola. Nafarroako Unibertsitate Publikoa
Arrosadiko campusa
31006 Iruñea
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua