Hasiera > Demokrazia eskola > Hitzaldiak
Clara Serra
Clara Serra Sánchez (Madril, 1982ko irailaren 13a) espainiar filosofo, ikertzaile eta idazlea da, baita politikari ohia ere, feminismoan espezializatua. 2015. eta 2019. urteen artean, Podemoseko diputatua izan zen Madrilgo Biltzarrean eta, gero, 2019an, Más Madridekoa. 2020az geroztik ikertzaile kolaboratzailea da Bartzelonako Unibertsitatean, eta hauek ditu aztergai nagusi: identitateen eraikuntza eta ordezkaritza; maskulinotasunari buruzko ikasketak; eta onespenaren auzia sexu askatasunaren testuinguruan, planteamendu politiko eta filosofiko batetik abiatuta.
Clara Serrari buruzko informazio gehiago