Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Hitzaldiak

2024(e)ko apirilaren 25a

Elisa Beni. "Nola hil (musuka) demokrazia. Erakundeen zaintzaileek nola hondoratzen duten sistema"

  • Eguna: apirilaren 25ean. Ordua: 19:00etan
  • Tokia: Ansoleaga aretoa, Bisitazioko Amen eraikina. San Frantzisko kalea. Iruñea.
  • Doako jarduera. 

Elisa Beni

Elisa Beni Uzabal kazetaria eta idazlea da, eta Informazio Zientzietan lizentziaduna Nafarroako Unibertsitatean. Espainiako egunkari baten zuzendaririk gazteena izan zen –23 urterekin hartu zuen El Faro de Ceutaren gidaritza–, baita halako kargua izan duten emakume bakarretako bat ere. Hogei urte eman ditu Espainiako komunikabideetako erredakzioetan: Cadena SER katearen Ceutako zuzendaria izan da, La Voz de Almería egunkariko atal baten burua, Diario 16ren erredakzioburua eta Época aldizkariaren zuzendariordea. Gainera, Madrilgo Justizia Auzitegi Nagusiko Komunikazioko zuzendaria, Innovation Media Consultingeko nazioarteko aholkularia eta Iberoamerikako Justizia Ministroen Konferentziaren prentsa-zuzendaria izan da, eta, une honetan, komentarista eta analista politikoa da.

Elisa Beniri buruzko informazio gehiago

 


Demokrazia eskola. Nafarroako Unibertsitate Publikoa
Arrosadiko campusa
31006 Iruñea
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua