Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Hitzaldiak

Elisa de la Nuez. Kalitate instituzionala eta eraberritze politikoa Espainian

  • Eguna: Otsailak 16 Ordua: 19:00
  • Tokia: Nicolás García de los Salmones aretoa - 1. solairua - NIBGMET -  Olibondoak eraikina
  • Doako jarduera
    Izena eman behar da aldez aurretik. - Epea itxita -

Elisa de la Nuez Sánchez-Cascado Zuzenbideko lizentziaduna da Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean (1980-1985). Estatuko Abokatuen Elkargora sartu zen 1988an.

Hay Derecho fundazioko idazkari nagusia da. Fundazio hori Zuzenbide Estatuaren defentsan, ustelkeriaren kontrako borrokan eta erakundeen eraberritzean dihardu.

Zenbait kargu bete ditu sektore publikoan eta sektore pribatuan, eta idazkari aritu da zenbait enpresatako kontseiluetan. Iclaves aholkularitza-enpresaren bazkide fundatzaile izan da.

Zuzenbide Publikoko bazkidea da GC legal bulegoan, eta Estatuko abokatua (eszedentzian). Maiz egiten ditu kolaborazioak SER katean eta beste hedabide batzuetan, hala nola El Mundon, eta bereziki Hay Derecho blogean.

Irakaslanari dagokionez, zentro batzuekin aritu da lankidetzan, besteak beste ICADErekin, Madrilgo Unibertsitate Konplutentsearekin, San Pablo-CEU unibertsitatearekin, Ikasketa Fiskalen Institutuarekin edo ESADErekin. Zenbait kolaborazio argitaratu ditu aldizkari espezializatuetan, pentsamenduari buruzkoak eta kazetaritza-artikuluak.

Hay Derecho blogaren editore da eta izen bereko liburua editatu du beste batzuekin batera “Sansón Carrasco” ezizen kolektiboaren pean, baita Contra el capitalismo clientelar liburua ere, biak ere Península argitaletxekoak.

Elisa de la Nuezi buruzko informazio gehiago


Demokrazia eskola. Nafarroako Unibertsitate Publikoa
Arrosadiko campusa
31006 Iruñea
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua