Hasiera > Demokrazia eskola > Hitzaldiak
Ruth Ferrero-Turrión Zientzia Politikoko eta Europar Ikasketetako irakaslea da UCMn, eta ikertzaile elkartua Unibertsitate Konplutentseko Nazioarteko Ikasketetako Institutu Konplutentsean (ICEI-UCM). Europako politika du ikerketa-arloa, bereziki espazio post-sobietarrekoa, eta immigrazio eta asilo politikak.
Europako Ikasketetako Ikerketa Saria jaso zuen 2019an Yusteko Fundazio Europar eta Iberoamerikarraren eskutik, eta politika publikoetako aholkulari lanetan aritua da Estatuko Administrazio Orokorrean, migrazio politikekin eta Europar Batasunarekin lotutako gaietan.
Ohiko analista da El Periódico egunkarian, eta kolaborazioak egiten ditu beste hedabide batzuetan ere: esglobal, CTXT, Público, RNE (24horas) eta Cadena Ser (Hora25).