Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Hitzaldiak

2022(e)ko apirilaren 28a

Óscar Alzaga Villaamil: “Europeismoak Trantsizioa konkistatu zuen”

  • Noiz: apirilak 28.
  • Ordua: 18:30
  • Lekua: NIBGMETeko gradu aretoa. Olibondoak eraikina
  • Sarrea librea

Óscar Alzaga Villaamil. Konstituzio Zuzenbideko katedraduna UHUNen, orain erretiratua. “Teoría y Realidad Constitucional” aldizkaria sortu zuen. Abokatu gisa jardun zuen karrera amaitu eta hirurogeita sei urte bete zituen arte.                

Madrilgo Zuzenbide Fakultateko ikaslea zela, frankismoaren aurkako oposizio demokratikoarekin konprometitu zen, legez kanpokoa zen “Ikasle Demokraten Batasuna” antolatu zuen, eta, ondoren, “Gazte Demokrata Kristauen Batasuna”, zeina Manuel Gimenez Fernandez buru zuen “Ezker Demokrata Kristauan” integratu baitzen, eta Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Zuzenbide Fakultateko ikasleen ordezkari aukeratu zuten. Legez kanpoko DCrekiko konpromiso politikoa bizirik mantendu zuen demokrazia konkistatu zuten arte, eta, orduan, UCDn sartu eta Madrilgo diputatua izan zen 1987ra arte.


Demokrazia eskola. Nafarroako Unibertsitate Publikoa
Arrosadiko campusa
31006 Iruñea
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua