Hasiera > Demokrazia eskola > Hitzaldiak
Ana de Miguel Filosofia Moral eta Politikoko irakasle titularra da Rey Juan Carlos Unibertsitatean, bai eta klasiko bat bihurtu den Teoria Feministaren Historia ikastaroko zuzendaria ere, zeina Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Ikerketa Feministen Institutuan ematen baita 1991. urtetik. Gaur egun jarraitzen duen ikerketa-lerroak ulertu nahi du nola errepikatzen den desparekotasuna gazteen artean formalki berdintasunaren aldekoak diren gizarteetan, eta sexualitatearen, pornografiaren eta prostituzioaren azpian dagoen sinesmen-sistema hartzen du ardatz.
Bere liburuen artean, nabarmentzekoak dira Neoliberalismo sexual. El mito de la libre elección (Cátedra) eta Ética para Celia (Penguin Random House). Teoría Feminista. De la Ilustración a la Globalización lana argitaratu du Celia Amorósekin batera (3 liburuki). Artikuluak ere idazten ditu El Paísen eta beste zenbait komunikabidetan.
Sari hauek jaso ditu, besteak beste: Ángeles Durán saria (UAM), genero ikerketetako berrikuntza zientifikoari emandakoa; Carmen de Burgos saria, dibulgazio feministari emandakoa (UMA); ikerketaren arloko bikaintasunari emandako saria (URJCko Gizarte Kontseilua), eta Emakume Aurrerakoien Federazioarena. Gijóngo Les Comadres Elkarteko “urrezko comadrea” da.
Informazio gehiago