Unibertsitateko komunitateko kideek sustatutako kultur proiektuak, unibertsitateko kultur programazioaren barruan daudenak.
Shock egoera ez da gertatzen soilik zer edo zer txarra gertatzen zaigunean; gure narratiba, gure historia galtzea ere bada horretarako arrazoia. Gure abiapuntua Txile da; protagonista, berriz, Pinochet. Urteak joan eta urteak etorri, milaka pertsona gelditu dira ahaztuak, ehortziak edo lurpean hondoratuak herrialde horretan. Nork emanen die ahotsa desagertu horiei guztiei? Inork entzuten al du familia bananduen ahotsa? Ezagutzen al ditugu benetan haien historia eta pairatutako shockaren ondorioak?
Ibilbide bat zientziaren eta teknologiaren historian zehar. Etxeko esperimentuak eginen ditugu, eta metodo zientifikoak desinformazioaren aurrean duen garrantzia azaldu.
Proiektu hau NUPeko Zientzia Juridikoen Fakultatearen ekimen bat da, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasleen sormen literarioa sustatzea du helburu.
“Landa-eremuko emakumeen mende bat: orainari ahotsa, iraganari begirada” izeneko erakusketak genero ikuspegitik erakutsiko digu nolako ondarea utzi diguten lehen eta orain baserrietako emakumeek eta zeinen zeregin erabakigarria izan duten komunitatearen ekonomian eta bizitzan, historian zehar maiz ikusezina bihurtu bada ere.