2016-2017 IKASTURTERAKO BERRIKUNTZAK
2016-2017ko ikasturterako berrikuntzen artean, honako hauek azpimarra ditzakegu:
- Ikastaro presentzialak, hizkuntza eta maila guztietan, 120 ordukoak izanen dira, astean 2na orduko 2 saiotan banaturik.
- %50eko kenketa egonen da bigarren hizkuntza bateko matrikularen prezioan, edozein ikasle motatan, ikasle-kopuruan mugagabea eta edozein ikastaro motatan, kenketa hori zenbateko txikiena duen ikastaroan eginen delarik.
- Eskolarik gabeko bi tarte ezarri dira egutegian, Unibertsitateko azterketak direla eta: urtarrilaren 9tik 20ra arte, eta maiatzaren 29tik ekainaren 9ra arte.
Mailen eskaintzan, honako berrikuntza hauek daude:
- Alemana: Goethe B1 prestatzeko ikastaroa (ostiraletan).
- Frantsesa: hasierako mailatik (Europako Markoko A1 Maila) eta C1 mailaren azpimailaketa C1.1 eta C1.2 sortuz.
- Ingelesa: C1 mailaren azpimailaketa C1.1 eta C1.2 sortuz.
Volver