Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

Azken ordua

2014(e)ko ekainaren 9a

IRAKASLEENDAKO LAN-BURTSA

 

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Unibertsitate-Gizarte Fundazioak aleman, espainiera, frantses eta ingeleseko irakasleendako lan-burtsa eratu behar du, Hizkuntzen Goi-Mailako Ikastegiko behar puntualak betetzeko.

Eskatzen den profila:
- Filologia-Lizentzia edo Gradu baliokidea, dagokion hizkuntzan.
- Edozein Filologia-Lizentzia edo Gradu baliokidea, edo Itzulpen eta Interpretaritzan, dagokion hizkuntzaren agiri ofizialarekin batera (Europar Erreferentzi Marko Bateratuko C1 gutxienez).
- Irakasletza-eskarmentua Goi-Mailako Hezkuntzan.
 
Salbuespen moduan, beste titulazio batzuk kontuan hartu eta beste herrialdeetako tituluak egiaztatzen dituzten eskaerak onartuko dira, betiere hizkuntza-formakuntza sendoa adierazi eta espediente akademikoaren bitartez egiaztatzen badute.
 
Interesdunek Hizkuntzen Goi-Mailako Ikastegiko helbide elektronikora beren CV, zehazten diren merituen frogagarri diren agiriekin batera, eta Hizkuntzen Goi-Mailako Ikastegiko webgunetik eraitsi daitekeen eskabidea aurkeztuz.
 
 
Onartuen behin-behineko zerrendaren argitaratzea: ekainaren 24an.
Erreklamazioen aurkeztea: ekainaren 24tik 26ra.
Onartuen behin-betiko zerrendaren argitaratzea: ekainaren 27an.

A3U - Alumni

Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegia
Sario Eraik., 3. Moduloa
Arrosadiko campusa
31006 - Pamplona-Iruña
Tel. +34 948 16 9791
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua