ALEMAN, FRANTSES ETA ESPAINIERAZKO BUKAERA AZTERKETAK
Eskola ordutegiaren barnean eginen dira, eta irakasleak paratutako egunean.
EKAINAK 16. ETA 17.: INGELESEZKO OHIKO DEIALDIA
Bi txanda aurreikusi dira maila bakoitzerako. 14:00ak baino lehen hasten diren taldeetako ikasleek goizeko txandara joan behar dute. 14:00ak eta gero hasten diren taldeetako ikasleek arratsaldeko txandara joan behar dute. 14:00etan hasten diren taldeei goizeko txanda dagokie.
Norbait ezin bada azterketara etorri, txanda aldaketa edo aparteko deialdira pasatzea eska dezake. Beti ere, zuzendaritzak erantzunen duen eskabidearen bitartez.
EKAINAREN 24AN, 19:00ETAN: APARTEKO DEIALDIA
Ohiko deialdian adierazitako egun eta ordutan azterketa egiteko ezintasuna egiaztatu duten pertsonei zuzendua. Eskabideak aurkezteko azken eguna: ekainak 13., ostirala.
EKAINAREN 25AN: BEHIN-BEHINEKO EMAITZEN ARGITARATZEA
Emaitzak NireIkasgelategian argitaratuko dira.
EKAINAREN 25 ETA 26AN: AZTERKETAK BERRIKUSTEKO EPEA
Goizeko 9:00etatik 13:00etara.
Arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara.
EKAINAREN 30EAN: BEHIN-BETIKO EMAITZEN ARGITARATZEA
Ikasleek NireIkasgelategian beren emaitzak ikusi ahalko dituzte.
EKAINAREN 30EAN: KREDITUEN AKTAK BIDALTZEA