Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

Azken ordua

"Euskara munduan" mahai ingurua

Maiatzaren 5a, 11:30ean (Ada Byron aretoan. Arteak eraikina)

Hitzaldian munduko hainbat unibertsitatetako irakasleek parte hartuko dute, beren herrialdeetan euskal kultura eta hizkuntza irakasten dutenak, eta lotzen dituen bakarra komunikazio hizkuntza delarik: euskara. Irakasle bakoitzak bere herrialdean euskal kultura eta hizkuntzaren irakaskuntzan izan dituen esperientzia akademikoak eta pertsonalak azalduko ditu.

Hizlariak

   * Hiromi YoshidaTokioko (Japonia) Waseda Unibertsitateko irakaslea
   * Hanna Lantto Helsinkiko (Finlandia) Unibertsitateko irakaslea
   * Rosana Entizne Bahía Blancako (Argentina) Unibertsitateko irakaslea
   * Carlos Cid Madrileko Unibertsitate Konplutentseko irakaslea
   * Lorea Bilbao moderatzailea eta Bilboko Begoñako Andra Mari irakasletzako Unibertsitate Eskolako irakaslea
 


A3U - Alumni

Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegia
Sario Eraik., 3. Moduloa
Arrosadiko campusa
31006 - Pamplona-Iruña
Tel. +34 948 16 9791
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua