Modalitate hau Multimedia Zentroak eskaintzen dituen baliabideen (multimedia softwarea, kontsulta materiala, liburuen, aldizkarien eta DVD pelikulen mailegua) erabilera lokabea egin nahian, goi-ertaineko maila duten pertsonei zuzendurik dago. Modalitate hau doakoa da Unibertsitateko Komunitatearentzat eta Alumni Programarentzat, Hizkuntzen Goi-Mailako Ikastegiko webgunean aldez aurretik inskripzioa eginda. Ez da inongo irakasle edo tutoreren laguntzarik edo arretarik emanen.
Izen ematea IREKITA | Norentzat unib. kom. eta NUPeko ikasle ohiak* |
Hasiera 2024/09/09 | Modalitatea sarbide lokabea |
Bukaera 2025 ekaina | Prezioa doakoa, erregistratu ondoren |
Egun-orduak | Baliabide Zentroaren jendaurreko orduetan |
*Ikasle ohiak: 2019-2020 ikasturterako A3U Programan izen emandakoak