Hasiera > UNESCO Katedra > Jarduerak > Ikastaroak eta hitzaldiak
Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Herritarrei, Bizikidetzari eta Pluralismoari buruzko UNESCO Katedra
Nafarroako Unibertsitate Publikoko Herritarrei, Bizikidetzari eta Pluralismoari buruzko UNESCO Katedra prestakuntza, ikerketa, hedapen eta elkarrizketa gune bat da, pluralismoaren eta aniztasunaren aberastasuna eta herritarren izaera inklusibo eta berdinzalea uztartzen dituzten prozesu demokratikoak aztertzekoa.
Kulturen arteko bizikidetza eta bereizkeriarik eza bultzatzeko proposamenaren barnean, Katedrak migrazioen arloko esku-hartze sozialari buruz hausnartzeko jardunaldi bat antolatu du. Jardunaldiaren helburua da esparru horretako esku-hartze sozialari buruzko hausnarketa kolektiboa sustatzea eta migratzaileen inklusio sozialerako formulak bultzatzea azaleratzen ari diren behar sozialei erantzuteko. Horretarako abiapuntua jatorrien aniztasuna elementu aberasgarri bat dela ulertzea izanen da.
Jardunaldietan bi parte egonen dira: alde batetik, zenbait hitzaldi izanen dira, eta, bestetik, mahai-inguruak migratzaileekin egindako esku-hartze sozialen jardunbide egoki batzuk aurkezteko.