Hasiera > UNESCO Katedra > Jarduerak > Ikastaroak eta hitzaldiak
Lucía Martínez Virto
Begoña Pérez Eransus
NUPen Herritarrei, Bizikidetzari eta Pluralismoari buruzko Unesco Katedrak dibulgazioaren esparruan egiten dituen ekarpenei jarraipena emateko asmoz, unibertsitateak aurre egin beharreko erronka sozial zailei irtenbideak bilatzeko dituen ahalmenak identifikatzea da 2021. urteko jardueraren helburua.
2030 Agendak jasotako Garapen Jasangarrirako Helburuek (GJH) unibertsitate konprometitu kontzeptuaren definizio orokorra ematen dute. Azken hilabeteetan, gure unibertsitateak ekoizpen zientifikoaren, proiektuen, tesien, ikasketen amaierako lanen eta abarren bitartez helburu horiek lortzeko egin duen ekarpenari buruzko informazioaren bilketa sistematizatzen hasi gara.
Proiektu honen bidez, helburu horietako bakoitza lortzearren unibertsitateek nolako ekarpenak egiten dituzten eta zer beste ekarpen egin dezaketen aurkeztuko digute NUPeko 17 ikertzailek.