Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Ikastaroak eta hitzaldiak

Lurralde Jasangarriak pandemiaren garaian

  • Antolatzailea(k):
    • Herritarrei, Bizikidetzari eta  pluralismoari buruzko Unesco Katedrak
    • Nafarroako Unibertsitate Publikoa
  • Zuzendaritza:
    • Lucía Martinez Virto
    • Victor Sanchez Salmeron
    • Alejandra Hermoso Humbert
    • Amaia Azcona Martinez

Aurkezpena

Egoera kalteberan daudenen babesaren eta sustapenaren esparruan, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Herritarrei, Bizikidetzari eta Pluralismoari buruzko Unesco Katedrak bi jardunaldi antolatu ditu gogoeta egin dezagun COVID-19aren krisiaren ondorioz arlo publikoak eta elkarteek emandako erantzunei buruz; izan ere, oso-oso garrantzitsuak izan dira kalteberenentzako arreta indartzeko eta bermatzeko.

Gizarte-zerbitzuak eta gizarte-lan komunitarioa esku-hartze sozialeko formula izan da ingurune babesgabeenetako jendearentzat, batez ere COVID-19aren krisiaz geroztik, eta hori izanen da jardunaldi honen gaia.

Komunitateaz eta zerbitzu sozialez gogoeta eta eztabaida egiteko gune bat eratu nahi dugu, lagungarria izan dadin COVID-19aren ondorioz sortutako ekimen komunitarioak identifikatzeko, sistematizatzeko eta aztertzeko. Horretaz gainera, gizarte-lan komunitarioari eusteko eta bide horretan aurrera egiteko gakoetan eta erronketan sakondu nahi dugu, Nafarroako esku-hartze sozialeko formula izan baitira.

Nafarroako Gobernuko Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentua finantziatu

logo gobierno de navarra

Hiritartasunari, Bizikidetzari eta Aniztasunari buruzko UNESCO Katedra
Sario Eraikina - Modulo 2 - Lehenengo solairua
Arrosadiako Campusa, z/g
31006 Iruñea
Tel. 948166190
Fax. 948166190
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua