Hasiera > UNESCO Katedra > Jarduerak > Ikastaroak eta hitzaldiak
Alicia Chicharro
Giza eskubideen nazioarteko babesa erreferentziatzat hartuta, ikastaroak nazioarteko migrazioen errealitatea izango du aztergai, gaur egungo testuinguruan eta ikuspuntu desberdinetatik.
Ikastaroaren ardatz nagusia politika publikoak izango dira, bai eta migratzaileen harrera integralaren aurrean gizarte zibilak duen rol aktiboa ere. Era berean, migrazio fenomenoek eragiten dituzten desafioak landuko dira, bai giza eskubideen babesaren, bai garapenaren eta bai esku-hartze sozialaren ikuspegi orokorretik.
Ikastaroaren helburua, beraz, beren jaioterritik alde egitera behartuak egoten diren pertsonek bizi duten errealitatea ezagutaraztea da, dela mugetan aurkitzen dutena, dela harrera-herrietan bizi dutena. Horretarako, zenbait adituk eta kooperantek beren ikuspuntua emango dute.