Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Ikastaroak eta hitzaldiak

Esku-hartze soziala eta ordena neoliberala

  • Antolatzailea(k):
    • Herritarrei, Bizikidetzari eta Pluralismoari buruzko UNESCO Katedra
    • Nafarroako Unibertsitate Publikoa
  • Zuzendaritza:

    Ruben Lasheras Ruiz
     

Aurkezpena

Esku-hartze sozialari buruzko gogoetek garrantzia hartu dute berriro krisiaren eragina dela-eta. Esku-hartze soziala “egonkortu egin da azken hamarkadetan bereziki egoera ahulenean dauden eta botere gutxien duten herritarren errealitatea aldatzera bideratutako ekintza eremu berezi gisa” (Ávila Cantos, Cassián Yde, García García eta Pérez Pérez, 2019). Esku-hartzearen berezitasun «soziala» dela-eta esku-hartzea gauzatzen duten diziplinek erantzukizun handia dute desparekotasunak birsortzen eta boterea banatzen (Gizarte Lana, Gizarte Heziketa, Psikologia Soziala, Soziologia, etab.).Egoera honetan galdera anitz sortzen dira: Zein da (eta izan da) esku-hartze sozialaren zeregina bai kontrol soziala birsortzen eta egonkortzen, bai kontrol soziala eraldatzen? Zein leku betetzen du egun esku-hartzeak logika ekonomiko eta managerialari men egiten dion gobernu neoliberalaren testuinguruan? Hitz egin al dezakegu esku-hartze sozial berriaz, edo beren diskurtso eta praktiken jarraipenaren aurrean gaude?Egoera horretatik, bi helburu ditu jardunaldiak: batetik, esku-hartze sozialaren tentsio eta desafioak zehaztea esku-hartze soziala gauzatzen duten diziplina diferenteen ikuspegitik. Bestetik, jardunean dauden profesionalen ikuspegia gehituz, eraldaketa sozialerako alternatibak eta aukerak proposatzea

Nafarroako Gobernuko Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentua finantziatu

logo gobierno de navarra

Hiritartasunari, Bizikidetzari eta Aniztasunari buruzko UNESCO Katedra
Sario Eraikina - Modulo 2 - Lehenengo solairua
Arrosadiako Campusa, z/g
31006 Iruñea
Tel. 948166190
Fax. 948166190
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua