Hasiera > UNESCO Katedra > Jarduerak > Ikastaroak eta hitzaldiak
Iruñeko Udala.
Iruñeko Udaleko haurrei arreta emateko zerbitzua.
Herritarrei, Bizikidetzari eta Pluralismoari buruzko UNESCO Katedra
Nafarroako Unibertsitate Publikoa
Lucia Martinez Virto
Haurtzaroaren babesaren eta sustapenaren esparruan, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Herritarrei, Bizikidetzari eta Pluraltasunari buruzko UNESCO Katedrak jardunaldi bat antolatu du sareko lana gogoetagai duena Nafarroan haurrekin eta familiarekin egiten den esku-hartze sozialeko oinarrizko metodologia gisa.Iruñean haurrei arreta emateko dauden sareko laneko esperientziei buruzko jardunaldia da. Sareak lagungarri izan litezke ekintza partekatuak garatzeko. Ekintza horiek modu koordinatuan jardungo dute babesik gabe geratzeko arriskuan dauden egoerak garaiz detektatzeko. Horren bidez, eztabaida gune bat sortu nahi da, haurrentzako sareko lan komunitarioa egonkortzeko gabeziak zein diren identifikatzen laguntzeko. Iruñeko esperientzia berritzaile horiek ezagutzea ere interesgarria eta aberasgarria izan daiteke Nafarroako beste alde eta zentro batzuentzat