Hasiera > UNESCO Katedra > Jarduerak > Ikastaroak eta hitzaldiak
Hiritartasunari, Bizikidetzari eta Aniztasunari buruzko UNESCO Katedra
Concepción Corera Oroz
Hiritartasunari, Bizikidetzari eta Aniztasunari buruzko UNESCO Katedrak, sortu zenetik igaro diren bi urte hauetan, Hiritartasunarekin eta Aniztasunarekin lotutako gaiak landu ditu bereziki. Bizikidetza Bakearen eta Gatazken esparruan nabarmenduko dugu aurtengo ikastaroan.
Bakeari buruzko oinarrizko gogoeta bat egin nahi dugu, aldi berean erabilgarria izango dena gaur egun denok ditugun arazoei aurre egiteko eta motibazio politikoko indarkeriaren ondorioetan berariaz nahasita egotetik eratorritako arazoei aurre egiteko.
Gure inguruko bakerako katedrek, eskolek, mintegiek eta fundazioek egiten dituzten lanetan oinarritu gara gogoeta hau egiteko, eta hiru egun hauetan aurkeztuko dira. Ikastaroa hiru gai-arlotan egituratzen da:
I. Ikuspegi historikoa eta kontzeptuak. Bakearen aginduak eta mehatxuak.
Arlo honetan bakearen kulturaren gako nagusiak garatzen dira ikuspegi historiko, filosofiko eta sozio-politikoetatik.
II. Bakea eta Gatazkak. Bizikidetzaren galerak eta gatazken konponbidea.
Gatazketara, bereziki gure gizarte desberdin eta askotarikoan sorturikoetara, nola hurbidu aztertzen du. Hori guztia gatazketara ikuspegi positibo, etiko eta eraikitzaile batetik hurbiltzeko filosofia, metodologia eta teknikez baliatuz.
III. Bakezko begiradak. Indarkeriaren ondorioak biktimengan eta biktima-eragileengan.
Arlo honek arreta jartzen du indarkeriak biktimengan eta biktima-eragileengan sortzen dituen ondorioetan, bakearen kulturaren ikuspegitik. Egia eta oroimena, justizia, eragindako kaltea ordaintzea, normalizazioa eta adiskidetzea dira bakezko begirada horren hitz giltzarriak.