Hasiera > UNESCO Katedra > Jarduerak > Ikastaroak eta hitzaldiak
Hiritartasunari, Bizikidetzari eta Aniztasunari buruzko UNESCO Katedra
Concepción Corera Oroz
Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Hiritartasunari, Bizikidetzari eta Aniztasunari buruzko UNESCO Katedran, jardunaldi berriak antolatu ditugu urriaren 14an (osteguna) eta urriaren 19an (asteartea) egiteko, honako izen honekin: “Erlijiozko gutxiengoak Nafarroan. Testuinguru orokorra eta bizikidetzaren kudeaketa”. Oraingo honetan sekulartasunari, erlijio aniztasunari eta haien kudeaketa publikoari buruzko gogoeta egin nahi dugu. Helburu hori lortzeko, nazioarteko ikasketa arloan garrantzia handia eta gaiaren ikerketan ibilbide luzea duten hizlariak izango ditugu. Halaber, beste aditu batzuk ere izango dira, sortzen ari den egoera berri horretara hurbilduko gaituztenak, ikerketaren, kudeaketa publikoaren edo eguneroko bizitzaren ikuspuntutik.
Baldintza bakarra da doako inskripzioa egitea Katedraren helbide elektronikoa (catedraunesco.ciudadania@unavarra.es) edo 948166190 telefonoa erabiliz. Horretarako, ondoko datu hauek eman behar dira: izen-deiturak, harremanetarako telefonoa eta helbide elektronikoa, ikasketa/lan arloa, eta lan bazkarietara joateko asmoa baieztatzea.
Zuekin gogoeta eta eztabaida gune honetan elkartuko garelakoan.
Adeitasunez,
Concepción Corera Oroz
Katedra zuzendaria