Hasiera > UNESCO Katedra > Jarduerak > Ikastaroak eta hitzaldiak
Hiritartasunari, Bizikidetzari eta Aniztasunari buruzko UNESCO Katedra
Concepción Corera Oroz
Sami Naïr, hizlari gonbidatua, Politika Zientzietan katedraduna da Paris 8 Unibertsitatean, eta Frantziako gobernuaren Garapenkidetzarako eta Migrazioetarako Nazioarteko Ministerioarteko ordezkaria eta eurodiputatua izan da. Hainbat egunkariren kolaboratzailea da (Le Monde, Libération, El País, El Periódico, eta abar), eta migrazioei, kulturartekotasunari eta garapenkidetzari buruzko hainbat argitalpenen egilea. Mundu mailako erreferentzia da eman behar duen hitzaldiaren gaian: “Zer esan nahi du kulturen arteko elkarrizketak gaur egungo globalizazioaren esparruan?”
Hitzaldia eta ondorengo eztabaida lagungarri izango dira, seguruenik, ditugun erronka eta aukera handiak jorratzeko, suertatu zaigun testuinguru askotariko honetan kulturen arteko elkarrizketa eta gizarte kohesioan aurrera egiteko orduan.