Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Ikastaroak eta hitzaldiak

Inmigrazioa eta gizarteratzea Nafarroako 2008ko Inmigrazioari buruzko Inkesta aurkeztu eta eztabaidatzeko Jardunaldiak

  • Antolatzailea(k):
    • Hiritartasunari, Bizikidetzari eta Aniztasunari buruzko UNESCO Katedra
    • ALTER Ikerketa Taldea (Nafarroako Unibertsitate Publikoa)
    • Nafarroako Gobernuaren Inmigraziorako Arreta Bulegoa
  • Zuzendaritza:

    Concepción Corera Oroz

Aurkezpena

Gure gizartean beste herrialde batzuetatik etorritako pertsonak egotea aberastasuna da eta gizarte-aniztasun iturri begibistakoa dakar.

Baina errealitate honek gizarte egituretan aniztasun hau sartzea eta bateratzea ahalbidetzen duten formulak egituratzea ere eskatzen du. Hori guztia, une honetan krisi ekonomikoaren testuinguruan agertzen den dinamika sozial globalaren barnean.

Prozesu horiei aurre egiteko hainbat gako emateko asmoz, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Hiritartasunari, Bizikidetzari eta Aniztasunari buruzko UNESCO Katedrak, Nafarroako Gobernuaren Inmigraziorako Arreta Bulegoarekin eta ALTER Ikerketa Taldearekin batera, antolatu ditu Nafarroako 2008ko Inmigrazioari buruzko Inkestaren emaitzak aurkeztu eta eztabaidatzeko jardunaldiak.

Jardunaldien asmoa da hainbat gizarte eragileren artean azaltzea, aurrejartzea eta eztabaidatzea erdietsitako emaitzak, Nafarroako migrazio fenomenoari buruz etorkizunean hausnarketa egiteko ekarpenak eta proposamenak biltzeko xedez.

Nafarroako Gobernuko Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentua finantziatu

logo gobierno de navarra

Hiritartasunari, Bizikidetzari eta Aniztasunari buruzko UNESCO Katedra
Sario Eraikina - Modulo 2 - Lehenengo solairua
Arrosadiako Campusa, z/g
31006 Iruñea
Tel. 948166190
Fax. 948166190
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua