Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Oraingo deialdiak

ARTEA ETA IA lehiaketak

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Konputazioaren eta Adimen Artifizialaren Zientziak Tracasa Katedrak zure sormena erakustera gonbidatzen zaitu IAren astean, gai komun batean oinarritutako bi lehiaketarekin:

"Nafarroa, kontrasteen lurraldea".

Erabat eskuz egindako obrekin parte har dezakezu, adimen artifizialaren laguntza partzialarekin edo IA osorik erabiliz. Gogoratu obrek proposatutako gaiarekin bat etorri behar dutela eta, nahiz eta IAren astean egon, ez da beharrezkoa adimen artifizialari buruzko aipamenik egitea. Lehiaketak hauek dira:

ARTE DIGITALEKO LEHIAKETA

MIKROKONTAKIZUN LEHIAKETA


ARTE DIGITALEKO LEHIAKETA

"Arte Digitala eta Adimen Artifiziala" lehiaketaren III. edizioan arte digitaleko piezarik onenak bilatzen dira. Parte-hartzaileek "Nafarroa, kontrasteen lurraldea" gaiarekin lotutako artelan digital bat aurkeztu behar dute. Teknologia digitalak, teknika tradizionalak edo beste edozein sormen-modu erabiliz sor daitezke obrak. Onartzen da obra adimen artifizial sortzaile baten laguntza osoarekin, partzialarekin edo inolako laguntzarik gabe sortu izana. Lanak argitaragabea eta originala izan behar du, eta ez du egilearen izena eduki behar. Gogoratu obrek proposatutako gaiarekin bat etorri behar dutela eta, nahiz eta IAren astean egon, ez da beharrezkoa adimen artifizialari buruzko aipamenik egitea.

Obren balorazioa:

Kalitate artistikoa (originaltasuna, sormena, konposizio grafikoa, etab.) eta edukia lehiaketaren gaira egokitzeko trebetasuna baloratuko dira.

Sariak arte digitaleko lehiaketan:

  • Lehen saria: 400 euro.
  • Bigarren saria: 250 euro.
  • Publikoaren saria: 150 euro.

Lanak aurkeztea:

Eskaerak aurkezteko epea urriaren 5a da. Zure eskaera aurkezteko, dokumentu hau bete eta eskabidea hemen izapidetu behar duzu.

Garrantzitsua: Egoitza elektronikoaren irizpidean PDF formatuko fitxategi erantsiak bakarrik onartzen dira. Zure obra beste formatu batean baduzu (adibidez, JPG edo PNG), aldez aurretik PDF bihurtu beharko duzu prozesua behar bezala osatu ahal izateko.

Prozesu honetan laguntzeko, honako baliabide hauek jartzen dizkizugu zure eskura: 

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Egoitza Elektronikorako esteka: 

Laguntza behar izanez gero, idatzi catedra.tracasa.ia@unavarra.es helbidera.

Baliabideak

Erabil ditzakezun IA sortzaileen adibideak:

Hauek dira Arte Digitaleko lehiaketan finalistak izan diren 10 lanen izenordeak eta izenburuak:

  • Sam Altman: "El juego de Navarra"
  • Vincent Van Bot: "La sombra de San Fermin"
  • blaskoflan: "La infancia que no envejece"
  • Halcón: "Mosaico Navarro"
  • Clara Mendía: "Donde todo cabe"
  • Cierzo: "Navarra, el reino de las mil caras"
  • Observador: "Tierra de sueños"
  • Miguelito: "Envite a dos copas"
  • Latude: "Reyes"
  • clark_kent: "El Espejismo de Urederra"

 


MIKROKONTAKIZUN LEHIAKETA

"Mikrokontakizunak eta Adimen Artifiziala" sarien III. edizioan mikrokontakizunik onenak bilatzen dira. Parte hartzaileek izenburu bat eta ezizen bat dituen gaztelaniazko mikro-kontakizun bat aurkeztu behar dute. Gehieneko luzera 150 hitzekoa da (izenburua sartu gabe). Kontakizunek "Nafarroa, kontrasteen lurraldea" gaiarekin lotuta egon behar dute. Mikrokontakizunek argitaragabeak eta originalak izan behar dute. Onartzen da kontakizuna adimen artifizial sortzaile baten laguntza osoarekin, partzialarekin edo inolako laguntzarik gabe sortu izana. Gogoratu obrek proposatutako gaiarekin bat etorri behar dutela eta, nahiz eta IAren astean egon, ez da beharrezkoa adimen artifizialari buruzko aipamenik egitea.

Obren balorazioa:

Mikrokontakizunak gehienez ere 150 hitz izanen ditu eta istorioaren originaltasuna eta sentikortasuna, hizkuntza-baliabideen erabilera, amaiera iradokitzailea eraikitzea eta kontakizuna proposatutako gaiarekin lotzeko trebetasuna baloratuko dira.

Sariak mikrokontakizun lehiaketan:

  • Lehen saria: 400 euro.
  • Bigarren saria: 250 euro.
  • Publikoaren saria: 150 euro.

Lanak aurkeztea:

Eskaerak aurkezteko epea urriaren 5a da. Zure eskaera aurkezteko, dokumentu hau bete eta eskabidea hemen izapidetu behar duzu. 

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Egoitza Elektronikorako esteka: 

Laguntza behar izanez gero, idatzi catedra.tracasa.ia@unavarra.es helbidera.

Baliabideak:

Erabil ditzakezun IA sortzaileen adibideak: 

Hauek dira Mikrokontakizunen lehiaketan finalistak izan diren 10 lanen izenordeak eta izenburuak:

  • 10011100: "Dibújame"
  • Latude: "Mapa imposible"
  • Aiolozil: "00X, Licencia para ordeñar"
  • Pipero Bajera: "Modelos de Lenguaje"
  • Camino Viejo: "La raíz que habita dos tierras"
  • Otoño "Trashumancia"
  • blacky: "La línea invisible"
  • Albatros: "Infancias"
  • Joaquim Feliu: "Cuéntame abuelo"
  • Leire Irazusta: "Sólo le falta el mar"