Izena emateko epea: 21/02/2025 - 04/03/2025
Konputazio eta adimen artifizialeko problema bat ebatzi nahi duzu? Bilatu zure ikaskideak eta eman izena UPNA-Tracasa Challenge-n. Programatzen jakin besterik ez duzu egin behar!
Konputazioaren eta Adimen Artifizialaren Zientzietako Tracasa Katedrak bigarren erronka jarri du abian, NUPeko ikasleak konponbide onenarekin problema jakin bat ebaztea lortzeko. Lehiaketa honen helburuetako bat arratsalde entretenigarri batean zure dohainak erakustea da, beraz, parte-hartzea 2 eta 4 pertsona arteko taldeetan egingo da (guztiak NUPeko ikasleak 24/25 ikasturtean).
Aurten, talde bakoitza kategoria batean egongo da:
Taldearen kategoria taldeko edozein kidek matrikulatuta edo gaindituta duen irakasgairik altuenak markatuko du.
Kategoriaren arabera:
Sari orokorrak:
Gainera, parte-hartzaile guztiek opari bat jasoko dute eta lehiaketan zehar indarberritzeko aperitibo batera gonbidatuko zaie.
Ez pentsatu gehiago! Zure taldearen izena eman dezakezu INSKRIPZIOA formularioa betez eta ERREGISTRO ELEKTRONIKOaren bidez entregatuz (martxoaren 4ra arte). Behin entregatuta, bidali formularioaren kopia bat catedra.tracasa.ia@unavarra.es helbidera.
Izena emateko prozesuari buruzko edozin zalantza baduzu, idatzi catedra.tracasa.ia@unavarra.es helbidera.
Kontsultatu hemen deialdiaren oinarriak.
Lehiaketaren antzeko beste probelma batzuekin praktikatu nahi badudu, hemen dituzu aukera batzuk: