Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Oraingo deialdiak

NUP - TRACASA AI CHALLENGE 2024

Konputazio eta adimen artifizialeko problema bat ebatzi nahi duzu? Bilatu zure ikaskideak eta eman izena UPNA-Tracasa AI Challenge-n. Aurten programatzen jakin besterik ez duzu egin behar!

Konputazioaren eta Adimen Artifizialaren Zientzietako Tracasa Katedrak bigarren erronka jarri du abian, NUPeko ikasleak konponbide onenarekin problema jakin bat ebaztea lortzeko. Lehiaketa honen helburuetako bat arratsalde entretenigarri batean zure dohainak erakustea da, beraz, parte-hartzea 2 eta 4 pertsona arteko taldeetan egingo da (guztiak NUPeko ikasleak 23/24 ikasturtean). Jakina, Katedrak berak babestutako sariak izanen ditugu:

  • Lehenengo saria: 500€ talde irabazlearentzat.
  • Bigarren saria: 250€ bigarren postuan geratzen den taldearentzat.
  • Hirugarren saria: 150€ hirugarren postuan geratzen den taldearentzat.

Gainera, parte-hartzaile guztiek opari bat jasoko dute eta lehiaketan zehar indarberritzeko aperitibo batera gonbidatuko zaie.

Ez pentsatu gehiago! Zure taldearen izena eman dezakezu catedra.tracasa.ia@unavarra.es helbidera ondorengo formularioa bidalita: INSKRIPZIOA.

Kontsultatu hemen deialdiaren oinarriak.


Hasi praktikatzen!

Lehiaketaren antzeko beste probelma batzuekin praktikatu nahi badudu, hemen dituzu Google Hashcode-ren aurreko edizioak.