Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Oraingo deialdiak

GAL eta MAL lehiaketa

Konputazioaren eta Adimen Artifizialaren Zientzien Tracasa Katedrak Gradu Amaierako Lanei (GAL) eta Master Amaierako Lanei (MAL) buruzko Posterren Lehiaketaren I. Edizioa aurkezten du. Jarduera hau IAren Asterako aurreikusitako jardueren barruan kokatzen da.

Zure GALa edo MALa defendatu baduzu 2021/2022 edo 2022/2023 ikasturteetan diziplina hauetan, lehiaketa hau zure aukera da.

Lanen balorazioa:

Konputazio Zientzien eta Adimen Artifizialaren esparruan egindako ekarpena, posterraren laburtasuna, argitasuna eta aurkezpen ona, eta epaimahaiaren galderei emandako azalpenak eta erantzunak baloratuko dira.

Sariak:

Lau sari egonen dira jokoan, guztira 1.800 euroko aurrekontuarekin:

  • Gradu amaierako lanaren modalitatea:
    • Lehen saria: 600 euro
    • Bigarren saria: 300 euro
  • Master amaireko lanaren modalitatea:
    • Lehen saria: 600 euro
    • Bigarren saria: 300 euro

Posterren ezaugarriak:

Posterrek gehienez 1189 mm x 841 mm-ko (A0) tamaina izan behar dute, eta diseinu horizontalekoak edo bertikalekoak izan daitezke. Katedraren ardura izango da posterrak inprimatzea eta jartzea.

Hona hemen erabil dezakezun ereduzko poster baten txantiloi bat.

Lanak aurkeztea:

Eskaerak aurkezteko epea irailaren 22tik urriaren 10era bitartekoa izango da. Zure eskaera aurkezteko, dokumentu hau bete eta eskabidea hemen izapidetu behar duzu. Gainera, mezu elektroniko bat bidali behar duzu catedra.tracasa.ia@unavarra.es helbidera: zure lanaren posterrarekin, PDF formatuan.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Egoitza Elektronikorako esteka: https://sedeelectronica.unavarra.es/sede/iragarki-ohol-elektronikoa/ikasleak?contentId=276724&languageId=100001