Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Aurreko deialdiak

UPNA-Tracasa AI Challenge 2023

Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) ikaslez osatutako 22 taldek hartu zuten parte Konputazioaren Zientzien eta Adimen Artifizialaren Tracasa Katedrak antolatutako lehenbiziko erronkan, apirilaren 27an. Aurten sortu dute katedra NUPek eta Tracasa Instrumentalek, hots, Nafarroako Gobernuaren Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuari atxikitako enpresa publikoak. NUPeko instalazioetan egindako jardunaldi hartan, 65 gazte aritu ziren problema bat ebazten adimen artifizialeko teknikak aplikatuz.

Irakurri albiste osoa.

Erronka

Turistentzako aplikazio mugikor hipotetiko bat diseinatu behar izan dute ikasleek, zeinak leku turistiko baten argazkia erabiliz hari buruzko informazioa eta gomendio interesgarriak eman behar baititu automatikoki. Lekuak behar bezala identifikatzeko, lau arlo hauetako batean sailkatu behar du aplikazioak argazkia: margolanak, eskulturak, leku naturalak eta elementu kulturalak. Parte-hartzaileek adimen artifizialeko eredu bat garatu behar izan dute sailkapen hori ahalik eta hobekien egiteko. Antolatzaileek emandako argazkiak erabili dituzte horretarako.

Hemen dago problema zehatz-mehatz azaldua.

Irabazle atera diren soluzioak

Lehenbiziko saria

"La Datoneta" taldeak proposatutako soluzioa (taldekideak: Diego Samper Ovejero, Alejandro Garayoa Casado, Juan Etxegaray López eta Ismael Moreno Lasa).

Bigarren saria

"Deep Trio" taldeak proposatutako soluzioa (taldekideak: Ander Guembe Moreno, Carla Chocarro Mellado eta Judit Otazu Redín).

Hirugarren saria

"Buscadores de minas" taldeak proposatutako soluzioa (taldekideak: Unai Biurrun Villacorta, Jorge Bruned Alamán eta Iñaki Velasco Rodríguez).

Sariak emateko ebazpena.

Argazki galeria

Sartu argazki galeriara