Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Iragarki-ohola

NUPeko Informatika Ingeniaritzako hiru ikasle hirugarren postuan sailkatu dira AdaByron Multisede programazioko lehiaketa nazionalean

Lehen aldiz NUPeko 38 ikaslek parte hartu zuten Madrilgo Unibertsitate Konplutentseak antolatutako lehiaketan

Joan den astean, NUPeko 38 ikaslek parte hartu zuten lehiaketa honetan. Madrilgo Unibertsitate Konplutentseak antolatzen du, eta azken urteetan, programazioaren esparruan, erreferentziazko lehiaketa gisa finkatu da unibertsitateko ikasleentzat. Lehen aldiz, NUPeko Ingeniaritza Informatikoko Graduko eta Datu Zientzietako Graduko ikasleek parte hartu dute lehiaketan NUPeko Konputazioaren Zientzien eta Adimen Artifizialaren Tracasa Katedraren sustapen eta lankidetzari esker. Katedra 2023an sortu zen. 38 ikasleak 13 taldetan zeuden banatuta: horietatik 10 Informatika Ingeniaritzako Graduko 29 ikaslek osatuak eta 3 Datu Zientzietako Graduko 9 ikaslek.

Irakurri albiste osoa.