Ikasleek Nafarroako Gobernuko bi enpresa publikoek software-ingeniaritzaren, informazio-sistemen eta lurraldearen kudeaketaren arloko proiektu berritzaileetan egiten duten lana ezagutu dute.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Konputazioaren Zientzien eta Adimen Artifizialaren Tracasa Katedrak bisita antolatu du gaur NUPeko 50 ikaslerekin Sarrigurengo (Eguesibar) Tracasa Instrumental eta Tracasa Global instalazioetara. Ingeniaritzako gradu eta masterretako ikasleek Nafarroako Gobernuko bi enpresa publikoek software-ingeniaritzaren, informazio-sistemen eta lurraldearen kudeaketaren arloko proiektu berritzaileetan egiten duten lana ezagutu dute.