Doktoratu aurreko kontratu baten deialdia egiten da doktoretza-tesi bat gauzatzeko, Lurraren behaketari aplikatutako adimen artifizialeko metodo aurreratuak ikertu eta garatzeko helburuz, sateliteetatik eta beste datu-iturri batzuetatik datozen datuen interpretazioa eta analisia hobetze aldera.
Doktoratu aurreko kontratuak urtebeteko iraupena izanen du, eta aukera egonen da hura urtebeteko aldietan luzatzeko, gehienez 4 urteko iraupena izan arte.
Baldintzak: Honako baldintza hauek bete behar dituzte eskatzaileek eskaera aurkezteko epearen barrenean:
Laguntza emateko aukeratuak izanez gero, kasketa hauetakoren bat egina izatea: Ingeniaritza Informatikoko Unibertsitate Masterra, Datuen Zientziako eta Konputagailuen Ingeniaritzako Unibertsitate Masterra, Adimen Artifizialeko Unibertsitate Masterra, Machine Learningeko Unibertsitate Masterra edo horien parekoa.
Deialdi honetan ezin izanen dute parte hartu eskabideak aurkezteko epea bukatu aurreko hamabi hilabeteetan doktoretza-tesia egiteko beste kontratu edo laguntza baliokideren bat izan dutenek.
Eskaerak aurkezteko epea 2024/09/06tik 2024/09/19ra izango da.
Informazio gehiago: https://sedeelectronica.unavarra.es/sede/iragarki-ohol-elektronikoa/ikerketa?contentId=281703&languageId=100001