Bi lehiaketen finala atzo egin zen, urriak 19 (osteguna), Kondestablearen Jauregian (Iruñean), eta ehun bat lagun bildu zituen
Iris Domínguez Catena eta Amaia Razkin Aguirre izan ziren irabazleak, hurrenez hurren arte digitalaren eta mikrokontakizunaren kategorietan eta "Plaza del Castillo, 2100” eta "Compañía artificial" izeneko lanekin. Atzo egin zen finala, urriak 19 (osteguna), Adimen Artifizialaren Astean, zeina Konputazioaren Zientzien eta Adimen Artifizialaren NUPeko Tracasa Katedrak antolatzen baitu. Ehun bat pertsona izan ziren ekitaldian, Kondestablearen Jauregian (Iruñean).