NUPeko instalazioetan egindako jardunaldi hartan, 65 gazte aritu ziren problema bat ebazten adimen artifizialeko teknikak aplikatuz.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) ikaslez osatutako 22 taldek hartu zuten parte Konputazioaren Zientzien eta Adimen Artifizialaren Tracasa Katedrak antolatutako lehenbiziko erronkan, atzo. Aurten sortu dute katedra NUPek eta Tracasa Instrumentalek, hots, Nafarroako Gobernuaren Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko departamentuari atxikitako enpresa publikoak. NUPeko instalazioetan egindako jardunaldi hartan, 65 gazte aritu ziren problema bat ebazten adimen artifizialeko teknikak aplikatuz.