Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Aurreko deialdiak

UPNA-Tracasa AI Challenge 2024

zoom Participantes en la segunda edición del reto organizado por la Cátedra de Ciencias de la Computación e Inteligencia Artificial de la UPNA.

NUPeko Konputazio Zientzien eta Adimen Artifizialaren Tracasa Katedrak antolatutako erronkaren bigarren edizioko parte-hartzaileak.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) ikasleen 25 taldek parte hartu zuten joan den ostegunean, martxoak 21, NUPeko Konputazioaren Zientzien eta Adimen Artifizialaren Tracasa Katedrak antolatutako erronkaren bigarren edizioan. Guztira, 86 gaztek hartu zuten parte Unibertsitateko instalazioetan egin zen jardunaldian, zeinean konputazio arazo bat konpondu behar baitzuten. Lehenbiziko edizioaren aldean, parte-hartzea ia % 30 hazi da aurten.  

Irakurri albiste osoa.

Erronka

Erronkak nekazaritzaren sektoreak baliabideen kudeaketan zuen premia hipotetiko bat planteatzen zuen, zeinean ekoizpena hobetzen eta kostuak murrizten saiatu behar baitzuten laboreak eremu berean kontzentratuz. Kontzentrazio horrek zenbait abantaila ditu: garraioaren eta banaketaren logistika errazten du, azpiegitura partekatuetan inbertitzea sustatzen du, hala nola ureztatze sistemetan, eta baliabideak hobeki kudeatzeko aukera ematen du (hala nola ura, energia, ongarriak, etab.). Sail horri laguntzeko, parte-hartzaileek irtenbide bat diseinatu eta programatu behar zuten: lursailetan banatutako eremu jakin bat hartu eta laboreen banaketa ahalik eta hoberena lortu behar zuten, eremu horretan labore bakoitzetik sortu beharreko kilo kopurua kontuan hartuta. Proposatutako 5 eremuetan laboreak hobekien banatzea lortzen zuten taldeak izanen ziren lehiaketako irabazleak.

Ikusi problema osorik.

Irtenbide irabazleak

Lehenbiziko saria

Lehenbiziko saria “Artificial Incompetence” taldeak proposatutako irtenbideak lortu zuen; taldekideak Santiago Ayechu Garriz, Jon Goikoetxea Macua, Lander Jimenez Nadales eta Beñat Solaegui Garralda izan ziren.

Bigarren saria

Bigarren saria “JIJ” taldeak proposatutako irtenbideak lortu zuen; taldekideak Jorge Bruned Alamán, Jorge Buil Lanau eta Imanol Remón Lasheras izan ziren.

Hirugarren saria

Hirugarren saria “Guapas Listas y Alvaro Mayistas” taldeak proposatutako irtenbideak lortu zuen; taldekideak Ruth Nazaret Altamirano Trujillo, María Goicoechea Elío, Irene Romero Sadaba eta Alain Taberna Maceira izan ziren.

Argazkien galeria

Ikusi galeria