Ollarango Gure Sustraiak kooperatibaren instalazioetan barazkiak egokitzeko proiektu pilotu bat egiten ari dira.
Barazki sortak merkaturatze kanal laburretan ekoizteko, instalazioak eta protokoloak garatu behar dira elikagaien segurtasun egokia eta sorta horiek prestatzen dituzten langileentzako lan baldintza egokiak bermatzeko, are gehiago kontuan izanik pertsona horiek kalteberatasun egoeran daudela eta dibertsitate funtzionalerako egokitzapen tekniko espezifikoak behar dituztela.
Proiektu pilotu honetan, instalazio pilotu baten eta jarduteko protokoloen diseinua planteatzen da kanal laburretan merkaturatuko diren barazkiak egokitzeko, aintzat hartuta kanal horietako langileek maila desberdineko dibertsitate funtzionala dutela.