Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EN
  • EU

Jarduerak

Bermikonpostatze proiektu pilotua Gure Sustraiaken

Ollarango Gure Sustraiak kooperatibaren instalazioetan bermikonpostatze proiektu pilotu bat egiten ari dira.

2024ko udaz geroztik, bermikonpostatze probak egiten dituzte Gure Sustraiakek Ollaranen (Nafarroa) dituen instalazioetan sortutako abeltzaintzako hondakinekin eta bestelako biohondakinekin. 

Horretarako, hasierako konpostatze prozesu baten ondoren, materialarekin bermikonpostatze prozesu bat gauzatzen da Gure Sustraiakentzat berariaz sortutako instalazio batean.

Proiektuak bi lan eskala ditu:

Laborategiko eskala. Laborategiko kondizioak dituzten edukiontzietan egiten diren saiakuntzen bidez, azterketa bat egiten da Gure Sustraiaken sortutako material organikoen konpostagarritasuna ebaluatzeko.

Aire zabaleko proiektu pilotua. Bermikonpostatze instalazio bat diseinatu eta martxan jartzen da, baita Gure Sustraiaken tratatzen diren hondakinentzat bereziki diseinatutako lan protokolo bat ere.

Txostenak

Tokiko Jasangarritasunari buruzko NILSA Katedra
Arrosadiko campusa
31006 Pamplona-Iruña
Tel. 616 645 862
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua