Irunberriko Josenea elkartearen instalazioetan bermikonpostatze proiektu pilotu bat egiten ari dira.
2024ko udaz geroztik, bermikonpostatze probak egiten dituzte etxean bildutako eta inguruko enpresek sortutako biohondakinekin.
Horretarako, hasierako konpostatze prozesu baten ondoren, materiala mekanikoki bahetzen da izan ditzakeen elementu desegokiak kentzeko, eta, gero, bermikonpostatze prozesu bat gauzatzen da Josenearentzat berariaz sortutako instalazio batean.
Proiektuak hiru lan eskala ditu:
- Laborategiko eskala. Laborategiko kondizioak dituzten edukiontzietan egiten diren saiakuntzen bidez, azterketa bat egiten da Joseneako materialen konpostagarritasuna ebaluatzeko.
- Berotegiko eskala. Metro kubiko bateko bermikonpostatze oheak erabiliz, berriz ebaluatzen da Josenean dauden materialen konpostagarritasuna.
- Aire zabaleko proiektu pilotua. Bermikonpostatze instalazio bat diseinatu eta martxan jartzen da, baita Josenean tratatzen diren biohondakinentzat bereziki diseinatutako lan protokolo bat ere.