Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Actividad de la cátedra

Ekonomia Sozialeko bi ordezkarik NUPeko Gizarte Kontseiluan parte hartuko dute

Aldaketa abenduaren 15ean sartu zen indarrean

Ekonomia Sozialeko bi ordezkarik NUPeko Gizarte Kontseiluan parte hartuko dute 2023an 

Foru Parlamentuak berriki onartu du 32/2022 Foru Legea –2022ko azaroaren 28koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluaren osaera aldatzen duena– ekonomia sozialeko Nafarroako erakundeek bi ordezkari zian ditzaten Gizarte Kontseiluan.

NUPeko Gizarte Kontseiluan ekonomia sozialak parte hartzearen helburua ekonomia soziala oro har gazteengana eta espezifikoki unibertsitate eremura hurbiltzea da, eta ildo horretan lortu diren mugarriak hobetzeko lan egiten du. Mugarri horien artean daude besteak beste Kooperatiben eta Ekonomia Sozialeko Enpresen Zuzendaritzako eta Kudeaketako Adituaren Titulua (2. edizioan da orain) eta Ekonomia Sozialari eta Kooperatibismoari buruzko Katedra sortzea.

Aldaketa ANELek bultzatu du, CEPES Navarraren bidez.