Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Actividad de la cátedra

Katedraren Jarraipenerako Batzordearen bilera

Gustavo Marcos izanen da katedraren idazkari berria

Ekonomia Sozialari eta Kooperatibismoari buruzko Katedrak berriki egin du bilera Jarraipenerako Batzorde Mistoko kideekin, bere jardunaren lehen hilabeteen balantzea egiteko eta 2023n gelditzen diren hilabeteetarako aurreikusitako jarduerak prestatzeko (2023-2024 ikasturteko jarduerak). 

Hartan parte hartu zuen Gustavo Marcos katedra horretako kide berriak, zeina Ekonomia Sozialari eta Kooperatibismoari buruzko Katedrako idazkaria ere izanen baita hemendik aurrera.

Ekonomia Sozialari eta Kooperatibismoari buruzko NUPeko Katedraren Jarraipenerako Batzorde Mistoaren lehendakaria Ignacio Ugalde Barbería da, ANELeko eta CEPES Navarrako lehendakaria. Katedraren zuzendaria Sandra Cavero Brújula izanen da, NUPeko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko dekanoa. Gustavo Marcos Matas irakaslea izanen da idazkaria, eta Francisco José López Arceiz ordeztuko du Batzordean.

Gainera, NUPen izenean, bileran parte hartu zuten María Jesús Campión Arrastiak (Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko Nazioartekotzeko dekanordea) eta Rafael Lara Gonzálezek ere (Zientzia Juridikoen Fakultateko dekanoa).

ANELen eta Nafarroako Gobernuaren izenean, Maitane Bueno Zabalzak (Laboral Kutxaren Nafarroako zuzendaria), eta Javier Zubicoa Leonek (Nafarroako Gobernuko Lan Zerbitzuko zuzendaria) hartu zuten parte.