Hasiera > Liburutegia > Iragarki ohola
Aste honetan Sarbide Irekiaren Nazioarteko Astea ospatuko dugu. Sarbide irekiko eta mugarik gabeko informazioa arlo akademikoan, ikerkuntzaren arloan eta gizartean partekatzeak dituen abantailak sustatzera eta zabaltzera bideratutako ekimena da.
2024an, aurreko urteko leloa errepikatu da: “Komunitatea komertzializazioaren aurrean”. Komunitate akademikoarentzat eta gizarte osoarentzat onuragarriak izanen diren praktika irekiak egitearen garrantzia aitortzen du lelo horrek.
Gai horri bigarren urtez jarraian heltzean, haren garrantzia azpimarratzen da, eta aukera baliotsua ematen da gogoetak ekintza kolektibo bihurtzeko. Horrela, ezagutza denon eskura egonen den etorkizun baterantz aurrera egin dezakegu.
NUPek sarbide irekiaren printzipioak babesten ditu, eta bere ekoizpen zientifikoaren zabalpena, irisgarritasuna eta ikusgarritasuna sustatzen ditu ekoizpen horren eragina komunitate akademikoan eta gizartean ahalik eta handiena izan dadin.
Ekimen honekin bat egiten du NUPen Liburutegiak, jarduera programa baten bidez eta argitalpen eta zientzia irekiekin lotutako materialak hedatzearen bidez:
Prestakuntza-saioak:
Doktoretza-tesiak zientzia irekiaren eta NUPen Academica-e biltegi instituzionalean argitaratzearen testuinguruan [Urriak 24]
Sarbide irekiko zein agindu bete behar ditut ikertzaile gisa? Nola bete ditzaket? [Azaroak 14]
Ikerketa-datuak kudeatzeko plana egitea. [Azaroak 19]