Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Iragarki ohola

NUPeko Ikerketaren Behatokia jaio da

Gaurtik aurrera, eskuragarri egonen da NUPeko Ikerketaren Behatoki berria. Ikerketako Errektoreordetzak sustaturik eta Liburutegiak koordinaturik, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren ekoizpen zientifikoaren zabalpenari eta ikusgarritasunari ekarpena egiteko asmoz jaio da Ikerketaren Behatokia.

Ikerketaren Behatokia –Dialnet CRIS ereduaren gainean eraikia– Unibertsitatean egiten den ikerketa islatzen du ikertzaileen argitalpenen eta haien eraginaren analisiaren bidez.

Ekoizpen zientifikoa automatikoki biltzen du

  • Scopus
  • Web of Science
  • Dialnet
  • INVENES

datu baseetatik, eta bilaketak irizpide hauen arabera egiteko modua ematen du:

  • ikerketa-taldeak
  • ikerketa-institutuak
  • sailak
  • doktoretza-programak
  • ikertzaile bakoitza.

Eragin adierazleak ere adierazten ditu –argitalpen bakoitza, ikertzaile bakoitzaren argitalpen multzoa eta institutu, ikerketa-talde, sail edo doktoretza-programa bateko ikertzaileen argitalpen multzo osoa aintzat hartuta–:

  • Jasotako aipuak (Scopus, Wos, Dimensions eta OpenCitations) 
  • Aipuaren eragin normalizatua (Dimensions) 
  • Zabalkunde bidearen eragina: Journal Impact Factor (JIF), Journal Citation Indicator (JCI), Article influence Score (JCR), SCImago Journal Rank eta Scopus CiteScore eta CIRC 
  • h indizea Scopus, Dialnet eta Google Scholar datu baseetan
  • Garapen Jasangarrirako Helburuak 
  • Lankidetzako erakundeak

Animatu Behatokia esploratzera eta helbide honetan dudak edo kontsultak egitera: referencia.bupna@unavarra.es

Behatokiaren Gidan topatuko duzue informazio gehiago.

Bi prestakuntza-saio antolatu dira martxoaren 6rako eta maiatzaren 11rako; hilabete bakoitzeko bibliopartikuletan iragarriko dira.


UNIBERSITATEKO LIBURUTEGIA
Nafarroako Unibersitate Publikoa
Arrosadiko Campusa
31006 Iruñea
Tel. 948 169060
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua
Tuterako Campusa
Tarazonako etorbidea z.g.
31500 Tutera
Tel. 948 417803
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua
Osasun Zientzietako Campusa
Barañaingo etorbidea z.g.
31008 Iruñea
Tel. 948 166131
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua

Whatsapp Kontsultak