Hasiera > Liburutegia > Iragarki ohola
UPNAko Rockotekak irailaren 1etik aurrera hasi du bere ibilbide berria. Ikasleen Aretoan sortutako espazio tematiko berri honek rockaren zale eta maitaleei aisialdirako eta gozamenerako gune bat eskaintzeaz gain, material ugarien aukera zabala eskaintzen du (biografiak, estilo eta generoetako liburuak, aldizkari espezializatuak, eleberri grafikoak, DVDak, diskoak...), hain zuzen ere rockari eta rockaren kulturari eskainitakoak.
Baina ez da nahikoa. Hazten jarraitu nahi dugu, eta zuk lagun gaitzakezu.
Zure etxean rockarekin lotutako liburuak, aldizkariak, biniloak, CDak, DVDak edo beste edozein material baduzu, bizitza berri bat eman diezaiekezu Liburutegian dohaintzan emanez.
Zuk ekarritako materialek gure bilduma aberastuko dute eta beste batzuei euren talde eta artistarik gogokoenen historia, bitxikeriak eta sekretuak ezagutzeko aukera emango diezu.
Zer motako dohaintza egin dezakezu? Ia dena!: rockaren eta bere azpigenero desberdinen istorioak, artistak eta taldeak dituzten biografiak, aldizkari espezializatuen zenbakiak, biniloak, CDak, jatorrizko zintak edo DVDak... eta baita merchandising-a ere. Dena lagungarria da!
Nola egin dohaintza?
Oso erraza da: ekarri dohaintzan eman nahi duzun materiala gure liburutegiko mailegu-mahaira. Eta zalantzaren bat baduzu, mesedez galdetu!
Deitu 948169064 telefono zenbakira (8:00etatik 15:00etara) edo idatzi bupna@unavarra.es helbidera.
Elkarrekin, rock musikarekin Liburutegian gozatzen jarraitzea lortuko dugu!