Hasiera > Liburutegia > Iragarki ohola
NUPek, Liburutegiaren bidez, NUPeko ikertzaileen eskura jartzen du iThenticate programa (plagioaren kontrako Turnitinen tresna).
iThenticate tresnaren bidez, ikertzaileek beren lan originalak egiaztatu eta iturrien aipuak behar bezala eginak dituztela ziurtatzen ahal dute.
iThenticatek berrikusi nahi den lanaren eta lehendik argitaratuak dauden edukien arteko kointzidentziak identifikatzen ditu.
Nork erabiltzen ahal duen zerbitzua: NUPeko ikertzaileek.
Zer material aztertzen dituen: ikerketa-artikuluak, aldizkari zientifiko batera bidaliko direnak argitaratuak izan daitezen. Eskuizkribuak aurrez argitaraturiko iturriekin zer kointzidentzia-maila duen egiaztatzen du.
Zerbitzua nola eskatu: tresna erabiltzeko, ikertzaileek Irakaskuntzari eta Ikerketari Laguntzeko Atalarekin jarri beharko dute harremanetan, zeina Liburutegi Zerbitzukoa baita (referencia.bupna@unavarra.es, 9061, 9784, 9072).
Zerbitzua nola ematen den: zerbitzu honetaz arduratzen diren langileek eskuizkribua aztertuko dute iThenticate tresna erabiliz, eta eskatzaileari antzekotasunen txosten bat emanen diote; hartan, tresnak zer testu-kointzidentzia detektatu dituen adieraziko zaio.
Informazio gehiago jasotzeko, idatzi referencia.bupna@unavarra.es helbidera edo deitu telefono hauetakoren batera: 9061 (Fernando Unzu), 9784 (Manuel Ruiz), 9072 (Carlos del Campo).