Hasiera > Liburutegia > Iragarki ohola
Liburutegiak ikasleei ongi etorria emateko jardunaldian hartuko du parte. Irailaren 1ean izanen da, osteguna, 1. ikasmailako ikasleentzat, eta irailaren 2an, ostirala, gainerako ikasleentzat.
Zatoz gure standera (Ikasgelategiaren eta Liburutegiaren arteko karpan egonen da), eta motxila bat emanen dizugu!
Ezagut ezazu Liburutegia bisita eginez! 3 bisita antolatu ditugu: 11:30 h, 12:30 h eta 13:30 h. Bisita egin nahi baduzu, zatoz ordu horietakoren batean Liburutegiko bi sarbideetako batera.